miércoles, 30 de enero de 2013

Especies de Espacios


George Perec 1936ko Maiatzaren 7an jaio zen. George Perec, XX. mendeko literatura frantseseko idazlerik  garrantzitsuenetarikoa izan zen. Gaurkoan, bere Especies de Espacios liburuaz hitz egingo dugu, George Perec-ek 1974an idatzi zuena. 



Egia esan, hasieran pixka bat aspergarria egiten zitzaidan honakoa irakurtzea, baina, geroago, George Perec-ek idatzi honen bidez irakurleari transmititu nahi ziona ulertzen hasi nintzen.

Nolabait, arritu egin ninduen nolatan jokatzen zuen idazten ari zen orrian zuen espazioarekin. Orri guztia zuen idazteko, baina, hori zela eta, ez zuen zertan horizontalean idatzi. Goitik behera, diagonalean, hitzak sakabanatuta idatziz... hainbat eratan sortzen eta mugatzen zuen orrian zuen espazio osoa.