miércoles, 15 de mayo de 2013

Trinitate Plaza - Proiektuaren bukaera.

Donostin, Trinitate Plazaren inguruan bizi diren biztanleei, plazari zer falta zaion galdetzean, beraien ustez itzala eta bizia falta zaiola esan zidaten. Hori dela eta, plazari ''bizi'' gehiago emateko, hobeena lorategi bat egitea zela iruditu zitzaidan, eta itzal hori lortzeko, lorategi hori altueran egin behar nuen.

-Lorategia mugatuko zuen lur eremuaren tamaina eta neurketak jakiteko, Trinitate Plazaren altxaerak eta ebaketak:





-Proiektuaren Situazio planoa, ebaketak, altxaerak, bista axonometrikoa, kanpo-barne espazioaren arteko erlazioaren irudiak eta maketaren irudiak:









jueves, 9 de mayo de 2013

Javier Echepare - Kaiolak, Aterkiak eta Burbuilak

Javier Echeparek esan zigunez, berak, arkitektura hiru zatitan banatzen du: Kaiolak, Aterkiak eta Burbuilak.

Kaiolak, kanpo espazioaren eta barne espazioaren arteko erlazioari garrantzia ematen dieten eta egiturari garrantzia ematen dieten eraikinak dira.


Aterkien funtzioa euriaz babestea da, eta, hori dela eta, estalki funtzioa betetzen dute eraikinetan.




Burbuilak alde batean usten dute kanpo espazioaren eta barne espazioaren arteko erlazioa.




martes, 7 de mayo de 2013

Trinitate plaza (Hitzaldia eta lekuaren aukeraketa)

Trinitate Plazaren inguruan eman ziguten hitzaldiak, Plaza honen garrantzia eta bere berezitasunak baloratzen lagundu zidan. Jada ez dut Trinitate plaza ikuspuntu beretik ikusten. Ez da plaza soil bat. Trinitate Plaza denboran zear eraikia izan da. Bertan gordetzen dira orain dela 500 urtetik, gaur eguneraino emandako aldaketak.

Gure azken ariketan, Trinitate Plazaren atal bat aukeratu eta bertan, denbora tarte labur batean iraungo duen eraikuntza bat diseinatu beharko dugu. Horretarako, plazatik gertu bizi diren Donostiako biztanleei galdera batzuk egin beharko dizkiegu, beraiek duten plazaren inguruko iritzia jakiteko.

Nik aukeratutako eremua:

miércoles, 1 de mayo de 2013

Irakasleentzat habitata - Proiektuaren bukaera






Habitataren beheko solairuank, hainbat erabilera desberdin izan ditzake, hala nola, irakasleek beraien lanak aurkezteko erabili daiteke, aterpe bezela...

-Aurreko fatxada guztia (unibertsitatera ematen duena), beirazkoa izango da. Atzeko fatxada (karreterara ematen duena) ,berriz, zertxobait itxiagoa izango da, bi eremu horien arteko desberdintasuna indartzeko.
-Eraikin honetako ate guztiak beirazkoak dira.
-Lehen solairura ematen duten eskailerak, behe solairuan ikus daitezkeen hormek izkutatzen dituzte.
-Eraikinaren edozein puntutatik, barnean dagoen guzti-guztia ikus daiteke.
-Farnsworth eraikinean bezela, habitata mantentzen duten zutabeak, kanpoan dauden zuhaitzen enborrekin nahastu daitezke, kanpoko espazioaren eta barneko espazioaren arteko erlazioa sortuz.





martes, 30 de abril de 2013

Irakasleentzat habitata - Habitataren kokapena

2. Ariketarako, nik aukeratutako habitataren kokapena, arkitekturako goi mailako unibertsitatearen aurrean eta majisteritza eta enpresarialeseko unibertsitateen artean aurkitzen da. Hau da, proiektuak II-ko hiru irakasleentzako proiektatuko dudan habitataren kokapena, 3 faroak dauden eremuan egingo dut, nire ustez, nahiz eta lekurik zailena izan, aukera hobeena da. Unibertsitatetik gertu dago eta, nire ustez, bista ederrak ditu. Gainera, hori gutxi balitz, eguzkiak  ia egun osoan argitzen du eremu hau.

jueves, 25 de abril de 2013

La buena vida (5. kapitulua)


La buena vida ''warhol and the factory'' liburuaren 5. kapituluan, Loft-ei buruz hitz egiten digu Iñaki Abalosek. Momentu horretan, oraindik, ez zen honelako bizimodurik ezagutzen.

Loften ideia espazio komuna da, eta, hori lortzeko, pribazitateari uko egiten zaio. Loftetan ez dago pribazitaterik. Honela, oso espazio handia geratzen da, beste edozein motatako aktibitateetan erabili ahal daitekeena.

Honelako bizimodu berri eta bitxi hau Manhattanen hasi zen, eta, pixkanaka, garatzen joan zen.

sábado, 30 de marzo de 2013

Green Roof


Green roof joera arkitektonikoak eraikinen goialdean jarritako gune berdeak edo lorategiak dira. Joera honen helburua gizakiok naturari kendutako espazioa berreskuratzea da, eraikinen zabaltzetan espazio naturalak sortuz, hau da, erabili gabe dauden tokiak gune berdeetan bihurtuz. Honi esker inguru-giroa hobetu egiten da eta horrez gain, eraikinaren estrukturari onura asko ekartzen dizkio.




Bi Green roof mota aurki ditzazkegu: Intentsiboak eta extentsiboak.
Green roof intentsiboak, ohiko lorategi arrunt baten mantenua behar du, eta eraikinak, estrukturalki, ezaugarri jakin batzuk behar ditu. Extentsiboak berriz, ez dute mantenurik behar, eta edozein eraikinetan egin daitezke.


Green roofei esker, hirietako espazio gris eta pisutsuak, bizitu egin daitezke.