Trinitate Plazaren inguruan eman ziguten hitzaldiak, Plaza honen garrantzia eta bere berezitasunak baloratzen lagundu zidan. Jada ez dut Trinitate plaza ikuspuntu beretik ikusten. Ez da plaza soil bat. Trinitate Plaza denboran zear eraikia izan da. Bertan gordetzen dira orain dela 500 urtetik, gaur eguneraino emandako aldaketak.
Gure azken ariketan, Trinitate Plazaren atal bat aukeratu eta bertan, denbora tarte labur batean iraungo duen eraikuntza bat diseinatu beharko dugu. Horretarako, plazatik gertu bizi diren Donostiako biztanleei galdera batzuk egin beharko dizkiegu, beraiek duten plazaren inguruko iritzia jakiteko.
Nik aukeratutako eremua:

No hay comentarios:
Publicar un comentario