martes, 30 de abril de 2013

Irakasleentzat habitata - Habitataren kokapena

2. Ariketarako, nik aukeratutako habitataren kokapena, arkitekturako goi mailako unibertsitatearen aurrean eta majisteritza eta enpresarialeseko unibertsitateen artean aurkitzen da. Hau da, proiektuak II-ko hiru irakasleentzako proiektatuko dudan habitataren kokapena, 3 faroak dauden eremuan egingo dut, nire ustez, nahiz eta lekurik zailena izan, aukera hobeena da. Unibertsitatetik gertu dago eta, nire ustez, bista ederrak ditu. Gainera, hori gutxi balitz, eguzkiak  ia egun osoan argitzen du eremu hau.

jueves, 25 de abril de 2013

La buena vida (5. kapitulua)


La buena vida ''warhol and the factory'' liburuaren 5. kapituluan, Loft-ei buruz hitz egiten digu Iñaki Abalosek. Momentu horretan, oraindik, ez zen honelako bizimodurik ezagutzen.

Loften ideia espazio komuna da, eta, hori lortzeko, pribazitateari uko egiten zaio. Loftetan ez dago pribazitaterik. Honela, oso espazio handia geratzen da, beste edozein motatako aktibitateetan erabili ahal daitekeena.

Honelako bizimodu berri eta bitxi hau Manhattanen hasi zen, eta, pixkanaka, garatzen joan zen.

sábado, 30 de marzo de 2013

Green Roof


Green roof joera arkitektonikoak eraikinen goialdean jarritako gune berdeak edo lorategiak dira. Joera honen helburua gizakiok naturari kendutako espazioa berreskuratzea da, eraikinen zabaltzetan espazio naturalak sortuz, hau da, erabili gabe dauden tokiak gune berdeetan bihurtuz. Honi esker inguru-giroa hobetu egiten da eta horrez gain, eraikinaren estrukturari onura asko ekartzen dizkio.




Bi Green roof mota aurki ditzazkegu: Intentsiboak eta extentsiboak.
Green roof intentsiboak, ohiko lorategi arrunt baten mantenua behar du, eta eraikinak, estrukturalki, ezaugarri jakin batzuk behar ditu. Extentsiboak berriz, ez dute mantenurik behar, eta edozein eraikinetan egin daitezke.


Green roofei esker, hirietako espazio gris eta pisutsuak, bizitu egin daitezke.

jueves, 21 de marzo de 2013

1. Habitata - Proiektuaren bukaera




-Habitataren atal finkoaren eta mugikorren artean tartea, atal mugikorra lekuz aldatzerakoan, bertatik ikusi ahal zen paisaia alda ez dadin.
-Atal finkoa, mugikorrak baina altuagoa, atal horri indar gehiago emateko.
-Bezeroen nahiak betez, aurreko paisaia ikusi ahal izateko beiraren erabilera ugaria.
-Beiraren erabilerak ere, argi naturalaren sarrerari laguntzen dio.
-Naiz eta beira ugari erabili, bezeroen pribazitatea guztiz errespetatzen da.
-Modulu bakoitzak 20m karratu, eta Habitataren atal finkoak 40m karratu neurtzen dituzte.





miércoles, 20 de marzo de 2013

1. Habitata - Proiektuaren kokapena eta bezeroen beharrak





1. Habitata proiektuaren kokapena aukeratzerakoan, eremu hontan pentsatu nuen, bertan izanik, inguruko paisaia ezin politagoa baita. Kokapena: Ataun

Bezeroak 4 dira; Senarra, emaztea eta 2 semeak.

Hiru logela behar dira, 2 semeentzat eta bestea senar-emazteentzat. Hauen nahia, etxe barrutik kanpoko paisaia ikusi ahal izatea da, beraz, ahal den bezain beste erabiliko da kristala, bezeroen pribazitatea errespetatuz guztiaren gainetik.

miércoles, 27 de febrero de 2013

Dikotomia

Oraingo honetan, dikotomia apurtzen duen maketa bat egitea eskatzen zitzaigun, Ona - Txarra, Luzea - Motza... guk aukeratu genezaken edozein dikotomiaren nolabaiteko oreka azaltzen duen maketa egitea ain zuzen.. Horretarako, eredu erraz bat aukeratu nuen, argi eta garbi uler litzatekeena: Handia - Txikia.

Nire proiektuak azaltzen duena hain zuzen, zera da, Dikotomia bera, ikus-puntuaren arabera ulertzen dela. Norbaitentzat handia dena, beste pertsona batentzat txikia izan litzatekeelako, baina, hala eta guztiz ere, aurki izan daiteke zerbait, guztiontzat berdina dena, eta hori izango litzateke, hain zuzen, oreka.




Ikuspuntuaren arabera, Handia zena Txikia bihurtu daiteke, eta, Txikia zena berriz, Handia. Dena dela, berdin dio nondik ikusten den, nola edo hala, ikus-puntu desberdinetatik beti berdina den zerbait aurki daiteke.

miércoles, 6 de febrero de 2013

Zer da niretzat arkitektura?

Niretzat arkitektura zer den adieraziko zuen maketa bat egin ahal izateko, lehen bizi, genituen hitzetatik 11 aukeratu genitugun. Aukeratutako hitzak honako hauek dira: Artea, Jendea, Bizimodua, Inguru-giroa, Sentimenduak, Eskultura, Marrazketa, Musika, Originaltasuna, Edertasuna eta Sentsazioa.

Hitzak aukeratu ondoren, maketaren ideia orokor bat lortu nahi izan genuen. Nola edo hala, gure ustez, arkitektura jendearentzat eginiko artea da, eta jendeak berak ematen dio ''artetasun'' hori arkitekturari, beraz, honako eskema bat egin genuen:


Nolabait arkitekturarekiko dugun ideia eskematikoki plasmatu ahal izan genuenean eta maketa nola izango zenaren ideia argi izatean, maketa osatzeari ekin genion.



Guretzat arkitektura denaren ideiaren maketa tente mantentzen duten hormek ez dute egitura mantentzen bakarrik. Izan ere, bertan, arkitektura denaren espazioa mugatzen da.