martes, 7 de mayo de 2013

Trinitate plaza (Hitzaldia eta lekuaren aukeraketa)

Trinitate Plazaren inguruan eman ziguten hitzaldiak, Plaza honen garrantzia eta bere berezitasunak baloratzen lagundu zidan. Jada ez dut Trinitate plaza ikuspuntu beretik ikusten. Ez da plaza soil bat. Trinitate Plaza denboran zear eraikia izan da. Bertan gordetzen dira orain dela 500 urtetik, gaur eguneraino emandako aldaketak.

Gure azken ariketan, Trinitate Plazaren atal bat aukeratu eta bertan, denbora tarte labur batean iraungo duen eraikuntza bat diseinatu beharko dugu. Horretarako, plazatik gertu bizi diren Donostiako biztanleei galdera batzuk egin beharko dizkiegu, beraiek duten plazaren inguruko iritzia jakiteko.

Nik aukeratutako eremua:

miércoles, 1 de mayo de 2013

Irakasleentzat habitata - Proiektuaren bukaera






Habitataren beheko solairuank, hainbat erabilera desberdin izan ditzake, hala nola, irakasleek beraien lanak aurkezteko erabili daiteke, aterpe bezela...

-Aurreko fatxada guztia (unibertsitatera ematen duena), beirazkoa izango da. Atzeko fatxada (karreterara ematen duena) ,berriz, zertxobait itxiagoa izango da, bi eremu horien arteko desberdintasuna indartzeko.
-Eraikin honetako ate guztiak beirazkoak dira.
-Lehen solairura ematen duten eskailerak, behe solairuan ikus daitezkeen hormek izkutatzen dituzte.
-Eraikinaren edozein puntutatik, barnean dagoen guzti-guztia ikus daiteke.
-Farnsworth eraikinean bezela, habitata mantentzen duten zutabeak, kanpoan dauden zuhaitzen enborrekin nahastu daitezke, kanpoko espazioaren eta barneko espazioaren arteko erlazioa sortuz.





martes, 30 de abril de 2013

Irakasleentzat habitata - Habitataren kokapena

2. Ariketarako, nik aukeratutako habitataren kokapena, arkitekturako goi mailako unibertsitatearen aurrean eta majisteritza eta enpresarialeseko unibertsitateen artean aurkitzen da. Hau da, proiektuak II-ko hiru irakasleentzako proiektatuko dudan habitataren kokapena, 3 faroak dauden eremuan egingo dut, nire ustez, nahiz eta lekurik zailena izan, aukera hobeena da. Unibertsitatetik gertu dago eta, nire ustez, bista ederrak ditu. Gainera, hori gutxi balitz, eguzkiak  ia egun osoan argitzen du eremu hau.

jueves, 25 de abril de 2013

La buena vida (5. kapitulua)


La buena vida ''warhol and the factory'' liburuaren 5. kapituluan, Loft-ei buruz hitz egiten digu Iñaki Abalosek. Momentu horretan, oraindik, ez zen honelako bizimodurik ezagutzen.

Loften ideia espazio komuna da, eta, hori lortzeko, pribazitateari uko egiten zaio. Loftetan ez dago pribazitaterik. Honela, oso espazio handia geratzen da, beste edozein motatako aktibitateetan erabili ahal daitekeena.

Honelako bizimodu berri eta bitxi hau Manhattanen hasi zen, eta, pixkanaka, garatzen joan zen.

sábado, 30 de marzo de 2013

Green Roof


Green roof joera arkitektonikoak eraikinen goialdean jarritako gune berdeak edo lorategiak dira. Joera honen helburua gizakiok naturari kendutako espazioa berreskuratzea da, eraikinen zabaltzetan espazio naturalak sortuz, hau da, erabili gabe dauden tokiak gune berdeetan bihurtuz. Honi esker inguru-giroa hobetu egiten da eta horrez gain, eraikinaren estrukturari onura asko ekartzen dizkio.




Bi Green roof mota aurki ditzazkegu: Intentsiboak eta extentsiboak.
Green roof intentsiboak, ohiko lorategi arrunt baten mantenua behar du, eta eraikinak, estrukturalki, ezaugarri jakin batzuk behar ditu. Extentsiboak berriz, ez dute mantenurik behar, eta edozein eraikinetan egin daitezke.


Green roofei esker, hirietako espazio gris eta pisutsuak, bizitu egin daitezke.

jueves, 21 de marzo de 2013

1. Habitata - Proiektuaren bukaera




-Habitataren atal finkoaren eta mugikorren artean tartea, atal mugikorra lekuz aldatzerakoan, bertatik ikusi ahal zen paisaia alda ez dadin.
-Atal finkoa, mugikorrak baina altuagoa, atal horri indar gehiago emateko.
-Bezeroen nahiak betez, aurreko paisaia ikusi ahal izateko beiraren erabilera ugaria.
-Beiraren erabilerak ere, argi naturalaren sarrerari laguntzen dio.
-Naiz eta beira ugari erabili, bezeroen pribazitatea guztiz errespetatzen da.
-Modulu bakoitzak 20m karratu, eta Habitataren atal finkoak 40m karratu neurtzen dituzte.





miércoles, 20 de marzo de 2013

1. Habitata - Proiektuaren kokapena eta bezeroen beharrak





1. Habitata proiektuaren kokapena aukeratzerakoan, eremu hontan pentsatu nuen, bertan izanik, inguruko paisaia ezin politagoa baita. Kokapena: Ataun

Bezeroak 4 dira; Senarra, emaztea eta 2 semeak.

Hiru logela behar dira, 2 semeentzat eta bestea senar-emazteentzat. Hauen nahia, etxe barrutik kanpoko paisaia ikusi ahal izatea da, beraz, ahal den bezain beste erabiliko da kristala, bezeroen pribazitatea errespetatuz guztiaren gainetik.